Ez zuen zorte handirik izan Eibarrek, eta esku hutsik bueltatu zen herrira. Partidaren bigarren minutuan gola sartu zuen Terrassako Maikelek, eta partida maldan gora jarri zitzaion Amorrorturen taldeari. Garrantzi handiko partida zen Terrassarentzat, jaitsiera postuetatik hiru puntura baitzegoen, eta gogotsu ekin zioten partidari Martinen jokalariek. Eibarrek ere asko zuen jokoan, garaipena lortuz gero aurreko postuei sendo eutsiko zielako.
Gol aukera gutxiko partida izan zen, eta goiz osoan botatako euriak ere izan zuen eragina partidan. Eibarri gol aukerak egitea asko kosta zitzaion, baina bigarren zatiko lehengo minutuan Corredoirak berdinketakoa sartu zuen. Terrassa aurrera joan zen garaipenaren bila. Partida amaitzeko bost minutu falta zirela, Lambeari bigarren txartela atera zioten. Azkenean, partida amaitzeko bi minutu falta zirela Maikelek bi eta batekoa egin zuen.
FUTBOLA. Eibarrek 2-1 galdu zuen Terrassarren aurka, partida amaitzear zela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu