Alavesek hiru puntu ez, baina sei izango ditu jokoan gaur eguerdian. Izan ere, Elx hartuko du etxean, bere atzetik sailkapenean hirugarren dagoen taldea. Hiru puntuak irabaztea bezain garrantzitsua izango da aurkariak puntu horiek ez eskuratzea; hortik balio bikoitza. Bien artean bi puntuko aldea besterik ez dagoela kontuan hartuta, zulo garrantzitsua egin dezake Alavesek, atzera begira lasaiago jokatu ahal izateko.
Diziplina Batzordeak bertan behera utzi du, oraingoz, De Lucasi jarritako zigorra, eta Cosek aldaketa bakarra egingo du ohiko hamaikakoan. David Coromina min hartuta dago, eta bere lekua Iosu Sarriegik beteko du. Maximiliano Flotta atzelaria eta Papa Sarr erdilaria ere deitu ditu Cosek, eta litekeena da Alavesen azken bi fitxaketek gaur jokatzea estrainekoz.
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. ALAVES. Hiru puntu baino zerbait gehiago izango du jokoan Alavesek Elxen kontrako partidan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu