FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. Athletic-Getafe partida astebete aurreratu nahi dute

2005eko martxoaren 2a
00:00
Entzun
UEFA Kopatik kanpo geratu ondoren, Athleticen egutegia apur bat arindu da. Espainiako Ligako 25. jardunaldiari zegokion partida, Getaferen aurkakoapasa den igandean jokatu beharrekoa atzeratu egin zen Austria Vienaren aurkako bigarrena jokatu ahal izateko. Hasiera batean, Getaferen aurkako partida hori martxoaren 23an zen jokatzekoa. Orain bi klubak partida hori lehenago jokatzea aztertzen ari dira, eta Audiovisual Sport enpresaren baiezkoaren zain irudi eskubideen jabe den enpresa, martxoaren 16an jokatzea proposatu dute. Era horretan, Aste Santu bezperako egunak jai izango dituzte jokalariek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.