Liga hasteko partida garrantzitsua du Alavesek Mandizorrotzan (12:00etan, Canal Plus). Lehen Mailara itzultzeko lehian aurkari zuzena izango duen Valladoliden kontra jokatuko du denboraldiko lehen partida. Hortaz, eta etorkizunean aldaketa asko gertatu badaiteke ere, Chuchu Cosek entrenatzen duen taldeak hasiera-hasieratik bere indarra agerian uzten saiatuko da, denboraldia hiru puntuak lortuta eta konfiantzaz hasteko.
Gasteizko taldeko jokalariek ez dutela elkar ulertzen onartu dute aste barruan. Hori konpontzeko, partidak jokatzea ezinbestekoa den arren, ahalik eta huts gutxien egiten saiatuko dira Valladoliden kontra. Kresicek zuzentzen duen taldea, bien bitartean, iragan denboraldiko bolada txarra lehen partidatik apurtzen saiatuko da, gora begira hasteko.
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. BIGARREN MAILA. Bigarren Mailako bi oilar, Alaves eta Valladolid, lehen jardunaldian ariko dira elkarrekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu