Eibarrek ez zuen huts egin atzo, eta bosgarren partida irabazi zuen jarraian Ipuruan; atzo irabazita, inoizko bolada onena gainditu du. Markagailua ikusita, badirudi Eibarrek estu eta larri irabazi zuela, baina ez zen hala izan. Goitik behera nagusitu zitzaion Murtzia Hiriari. Bigarren zatiko azken hamar minutuetan bakarrik estutu zuten Eibar, baina berandu zen jada. Eibar orain igoera postuetan dago.
Gipuzkoarrek ondo hasi zuten partida, joko azkarra eginez eta gol aukera garbiak sortuz. 20. minutuan Llorentek gola sartu zuen, buruz. Aurrelaria sasoian da: sei gol sartu ditu jada. Eibartarren joko onak azkar izan zuen bigarren saria: 28. minutuan Garitanok sartu zuen gola, penaltiz. Bost minutu geroago iritsi zen hirugarren gola, Javi Fernandez atezainak sartu zuen bere atean.
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. BIGARREN MAILA. Eibarrek 3-2 irabazi dio Murtzia Hiriari; etxean inoiz baino partida gehiago irabazi ditu segidan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu