Athleticek eta Realakiaz egindako lana hobetzea eta zaleei galdutako ilusioa itzultzea dute xede H. Gallastegi - X. Lopetegi
Bilbo - Donostia
Ez da arraroa Athleticen eta Realaren arteko derbiak abuztuan jokatzea ----dagoeneko asko dira Espainiako Ligako egutegia zozketa bidez egiten dela ezbaian ipintzen duten zaleak----. Denboraldion ere, lehen jardunaldian neurtuko dituzte indarrak, gainezka egongo den San Mamesen.
2005-06 denboralditik lehen jardunaldia bakarrik salbatuko zuten jarraitzaile zuri-gorriek -3-0 irabazi zuten-. Gainerako 37 jardunaldiak historiako txarrenak izan ziren. Iazko sufrikariotik ikasi dutela erakusteko aukera dute Athletic osatzen duten alde guztiek. Zuzendaritzako kideek ikasi dutela dirudi. Lamikizen eta enparauen mezua askoz apalagoa da aurton. Halaber, aldagela zuri-gorrian ondo funtzionatzen zuena berreskuratu gura izan dute; jokalariekin giro ona sortzen duen entrenatzaile baten alde egin dute.
Halaber, gaurtik aurrera ikusiko dugu jokalariek ikasi duten ala ez. Joan den urtean berandu ohartu ziren %100 eman barik jai izango zutela Lehen Mailan. Aurton aukera ona dute joan den sasoian baino askoz gehiago direla erakusteko.
Felix Sarriugartek ere ez dauka erronka makala -Mendilibarrekin izan ez zuten pazientzia eduki beharko dute zaleek eta ,batez ere, hedabideek-. Athleticek sekulako aukera eman dio goi mailako entrenatzailea dela erakusteko. Lehen Mailako aulkitxo baten esertzeko aukera ez du edozeinek izaten. Gehienetan bide luzea egin behar da aukera izan aurretik. Berriztarrak bide motza eginda lortu du. Orain berari eta beraren lan taldeari dagokio aukera aprobetxatzea. Lehen jardunaldirako 4-3-3 joko sistema aukeratu du. Horrela lortuko omen du Athleticek azken denboraldiotan izan ez duen oreka. Erasoaren eta defentsako lanaren arteko oreka, hain zuzen ere. Baleko sistema ez bada beste bat erabiliko duela esan du beldurrik barik. Atean Lafuentek abantaila duela dirudi. Prietok ukondoan min duela aintzat hartuta, Ustaritz izan daiteke Sarriegiren bikotekidea erdiko atzelari gisa. Zelai erdian joan den denboraldiko azken txanpan eta denboraldi-aurrean egindako lanaren saria izan lezake Murillok. Orbaizen eta Gabilondoren laguntza izango du. Donostiarrarentzat partida berezia izango da. Aurrean, berriz, Etxeberriak, Yestek eta Adurizek bermatuta daukate lekua.
ZALEAK BEROTU NAHIAN. Dela beste behin ere lehen jardunaldian egokitu delako, dela taldearen inguruko giroa oraindik nahiko hotza delako, kontua da derbiak ez duela aparteko ikusminik sortu Gipuzkoan. Realak, hala ere, hasieretik berotu nahi ditu jarraitzaileak, hasieratik erakutsi nahi du denboraldia desberdina izango dela eta taldean izan diren aldaketa ugariak onerako izango direla. Estreinaldietan ez da ondo moldatzen, azken hamar denboraldietan bitan baino ez baitu lehen jardunaldian irabazi, baina inoiz baino beharrezkoagoa dirudi aurten Liga ondo hastea.
Zaleak berotzen hasteko, ezinbestekoa izango da San Mamesen lehen minututik partidan buru-belarri sartuta egotea. Athleticek arma garrantzitsua dauka giroan, zorabiatzeko moduko erritmoa ezarri ohi du horrelako partide tan, eta bultzada horri esker apurtzen du lehia -iaz, ordu laurden batean, hiru gol-. Hori dela eta, borrokan, jarreran, tentsioan, presioan, ezin da Reala gutxiago izan. Jokoan, kalitatean txuri-urdinak gehiago diren irudipena baitago, nahiz eta sei denboraldi daramatzaten San Mamesen irabazi gabe.
Bakeroren hamaikakoan ustekabe handirik ez da espero. Litekeena da defentsan eskarmentuaren aldeko apustua egitea, hegaletan batez ere. Gerardo arituko da eskuinean, eta Rekarte ezkerrean.Erdian, Labaka eta Juanito. Aurtengo lehentasun nagusia defentsan hobetzea izanik, ikusi beharko da elkarrekin zer moduz moldatzen diren. Denboraldi-aurrean gol asko sartu ez baditu ere, Athleticek badu joa Yeste, Etxeberria eta Adurizekin. Geldikako jokaldietan bereziki erne ibili beharko dute Realeko atzelariek.
Rivas izango da beste arreta iturria. Espainiarra da, ezbairik gabe, Bakeroren apustu nagusia, taldearen ardatza izan behar duena. San Mamesen «pelikulako gaiztoa» izateko prest agertu da. Ezkerrean, berriz, Uranga arituko da. Ez da haren postua, baina horrelako partidetan beti eskertzen da horrelako jokalariak izatea. Aurrealdean, azkenik, Kovacevic gol gose da. Ez ditu San Mameseko sareak behin ere zulatu, eta ezinean aritu da gehienetan.
Ikusteko dago nolako Reala ikusiko dugun aurten.
Lehen jardunaldirako, 4-3-3 joko sistema aukeratu du Sarriugartek. Horrela lortuko omen du oreka
Jokoan, kalitatean txuri-urdinak gehiago diren irudipena dago, nahiz eta sei urtez jarraian ez irabazi
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. FUTBOLA
ESPAINIAKO LIGA. 1. JARDUNALDIA. Aldatuta. Athleticek eta Realak iaz egindako lana hobetzea eta zaleei galdutako ilusioa itzultzea dute xede
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu