Porrotak ahazteko erarik samurrena lehenbailehen jokatzea izaten omen da. Athleticek, beraz, aukera ona dauka Malagan. Austria Vienaren aurka galtzea ez zuen inork espero, eta min handia eman du klubean eta berorren inguruan. Teknikariak zein jokalariak jota daude eta animoa berreskuratzea da euren xede nagusia. Emaitza on batek ekarriko luke lasaitasuna Athleticera.
Ez da neurketa erraza izango zuri-gorrientzat. Burua nekatuta daukate eta hankek ere ez dute behar den moduan erantzuten emaitzak aldekoak direnean gutxiago nabaritzen da. Aurrean izango duten taldea moralez gainezka dago. Malagak hamasei puntu irabazi ditu azken zazpi partidetan eta zuloan egotetik sailkapeneko erdian kokatzera pasatu da. Entrenatzaile aldaketa nahikoa izan da egoerari buelta emateko. Hala ere, Athleticek ez du burua makurtuko. Europako postuak gertu ditu eta Rosaledan irabazteak sekulako aurrerapausoa ekarriko luke. Beraz, nekea gainditu eta aurrera egiten saiatuko dira jokalariak.Valverdek ere ez du etxetik kanpoko bolada amaitutzat eman gura. Horretarako, zelairatu dezakeen hamaikakorik indartsuena aukeratuko du UEFAtik kanpo daudenez, Ligak garrantzi handiagoa du eta errekuperatzeko ere denbora gehiago izango dute jokalariek.Ezker hegalean izango du arazo gehien. Del Hornok bestela ere ez zuen jokatuko eta Yestek arazo fisikoak dituzte eta ez dute bidaiatu. Ezquerrok, ostera, bidaiatu du baina bizkarrean du min eta ez dago argi jokatu ahal izango duen. Horrenbestez, Casas hasierako hamaikakora itzuliko da. Erdian Javi Gonzalezek hartuko du ezker postua.
Bordas, Terrassara utzita
Terrassa Bigarren Mailako taldeak Endika Bordas fitxatu zuen atzo, utzita, Ismael Ruiz min hartutako jokalaria ordezkatzeko.
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. Gora eta behera
Athleticek lehenbailehen ahaztu gura du UEFA Kopako kanporatzea; ezker hegala osorik aldatu beharko du Ernesto Valverdek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu