FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. Lurrera bueltan

Cesar eta Angulo dira deialdiko berritasunak; Athleticek hiru puntuak behar ditu gora egiteko

haritz gallastegi
2004ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Marrazki bizidunetako astea amaitutzat eman eta hankak lurrean ipini beharko ditu berriro Athleticek. Talde zuri-gorria zuloan zegoela agertu ziren San Mamesen Madrilgo estralurtarrak. Aurkaria goi mailakoa izan arren, egurtuta joan ziren bueltan Garcia Remonek zuzentzen dituen izarrak. Lau egun geroago urrutiko lurtarrak ailegatu ziren Bizkaiko hiriburura. Haiek ere burumakur ekin zioten itzulerako bidaiari. Aste ahaztezina izan da. Taldeak maila bikaina eman du, eta duela astebete etsipena zena ilusioa bilakatu da orain.

Hala ere, ezin dira gauzak bere onetik atera. Azken bi garaipenek lasaitasuna ekarri dute, baina Athleticek ligan duen egoera ez da ona. Zulotik irten da, baina oraindik ere askoz gertuago dago zuloa zerua baino iaz zortzi puntu zituen taldeak seigarren jardunaldian eta denboraldi hasiera ona dela erakusteko joan den urtekoa berdindu gura du teknikariak. Beraz, ezin da lorik hartu. Maila ematen ez bada Getafek aprobetxatu egingo duelako. Etxeberria kapitainak eta enparauek Madrilen eman beharko dute neurria. Galaxian jokatu ez arren, makina bat zailtasun ipiniko ditu Quique Sanchez Flores jokalari ohiak zuzendutako taldeak. «Getafek debuta egin du aurten Lehen Mailan. Sufritu egin beharko dutela jakin badakite, baina hasieratik gauzak argi edukitzea euren onerako izan daiteke», azpimarratu zuen Valverdek.Athleticek ez du goi mailako aurkaria izango aurrean, zelaia ez da erakargarriena izango, Ligako jardunaldi bat gehiago besterik ez da izangoÉ eta ondorioz jokalarien motibazioa ez da berbera izango, baina jarrera ona erakutsi beharra dute. «Getafek ez digu lekurik utziko guk gura dugun jokoa egiteko. Eurak puntu premia dute eta ez da erraza izango. Goian egoteko zelai horietan irabazi beharra dago, baina ez guretzat ez beste taldeentzat ez da behar samurra», adierazi zuen teknikari zuri-gorriak.

Karanka eta Arriaga, hasieratik

Datorren astean Espainiako Ligak atseden hartu arren, aldaketak egingo ditu hasierako hamaikakoan Valverdek. Ezker hegalean behartutako txandatzea egingo du. Ezquerro min hartuta dago eta Joseba Arriaga da bere lekua hartzeko hautagai nagusia. Ermukoa gogotsu aritu zen Trabzonsprren aurka, eta UEFAn egindako lan onak saria izan dezake Ligan. Angulo izan daiteke bigarren alternatiba.

Ander Murillok ere atsedena hartuko du. Iaz ia sasoi guztian min hartuta egon zen zentral donostirra. Oso gutxi jokatu zuen eta teknikari zein sendagileak beldur dira denbora gutxian horrenbeste partida jokatuta ez ote den berriro lesionatuko Ð defentsa gaztea egiten ari den jokoa da aurtengo Athleticen albiste onenetarikoa-. Aitor Karanka beteranoak ordezkatuko du.Murillo ez ezik, azken jardunaldietan minutu asko jokatu duten zenbait jokalari ere aulkian geratu daitezke hasiera baten. Yeste, Urzaiz eta Etxeberria arazoekin daude eta euren minak larriagotu aurretik neurriak hartzeko prest dago entrenatzaile zuri-gorria. «Arriskatuz gero, Ezquerro eta Tikori gertatu zaiena errepikatu daiteke. Egoera behartu eta ondoren gura baino denbora gehiago egon behar dute jokatu barik».Athleticen antzera, Getafek ere arazoak ditu lesioekin. Gallardo eta Vivar Dorado, taldeko izarretako bi, min hartuta egon dira, baina hogei jokalariko deialdian sartzea erabaki du Sanchez Floresek. Teknikariak ez dauka non aukeratu eta ahal izanez gero zelairatu egingo ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.