FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. Partidak duen arriskuaz ohartarazi du Corralesek

2004ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Gaurko partida berarentzat «berezia» izango dela aitortu du Enrique Corralesek. Osasunako jokalari gazteak zortzi urte eman zituen Real Madrilen, eta behin baino gehiagotan entrenatu zen lehen taldearekin. Madrilen krisiari garrantzia kendu dio: «Oso jokalari onak dira, Liga hasi besterik ez da egin, eta goizegi da krisiaz hitz egiteko». Partida gogorra iragarri zuen: «Bernabeuko zaletuak oso zorrotzak dira. Real Madrilek bi partida galdu ditu jarraian, eta jokalariek badakite asko dagoela jokoan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.