Erregulartasuna. Horixe falta izan zaio Realari orain arte, hala jokoan nola emaitzetan. Erregulartasuna edo, Amorrortuk hainbatetan errepikatzen duen hitza aipatzearren, jarraipena. Batean kale bestean bale egin du taldeak orain arte, eta horregatik dago dagoen tokian, jaitsiera postuetik gertu. Derbian, halere, aurkako egoerei buelta emateko gai dela eraku-tsi zuen, eta orduan erakutsi-tako kemenari heldu nahi dio gaur Deportivoren aurka Riazorren jokatuko duen partidan. Etxean gaizki ari da Deportivo, eta aste honetan, gainera, Txapeldunen Ligatik kanporatu dute. Bolada txar hori baliatu nahi du Realak, nahiz eta Riazor azken urteetan zelai madarikatua izan den talde txuri-urdinarentzat.
Hutsune garrantzitsuak bete beharko ditu Amorrortuk gaur. Ahal izan duen guztia itxaron du Rekarte osa zedin, baina arrasatearrak ezingo du jokatu eta Zubiaurre gazteak hartuko du haren tokia. Lehen taldeare-kin entrenatu du denboraldi osoan, eta hasieratik jokatu ditu Kopako bi partidak. Poliki aritu da, baina askoz azterketa zailagoa izango du Ligan jokatuko duen lehen partidan, Fran, Munitis edo Luque izan arerio arriskutsua izango duelako aurrean. 21 urte ditu Zubiaurrek, eta defentsan oso jokalari segurua dela diote ezagutzen dutenek.Jauregi, Xabi Prieto eta De Paula deialditik kanpo geratu dira, arazo fisikoak direla eta. Atzelariak duen lesioa uste baino buruhauste gehiago ari da ematen. Prietori ez zaio oraindik amigdalitisa osatu, eta De Paulak min du orkatilan. Oskitzek ordezkatuko du deialdian. Iruretak ere ezin izango ditu hamaikakoan funtsezkoak diren hiru jokalari zelairatu: Tristan, Sergio eta Victor. Halere, jokalari on askoak ditu horiek ordezkatzeko.
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. REALA. Arnas bila
Zubiaurre hasieratik ariko da Realak gaur Deportivoren aurka jokatuko duen partidan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu