Ezustekoa eman zuen atzo Raynald Denoueixek. Atean Alberto sendotu zela zirudienean, Realeko entrenatzaileak bihar Racingen aurka Sander Westerveldek jokatuko duela aurreratu zuen. Denoueixek Realak bi atezain oso on dituela esan zuen, eta bihar Westerveldek izango duela aukera, «Alberto oso eraginkor aritu den arren». Harrobiaren gainean piztu den eztabaida ona dela, eta horrelakoak beharrezkoak direla esan zuen entrenatzaileak. Hala ere, Rivasen fitxaketa ez doala harrobiaren kontra, eta osagarria dela nabarmendu zuen, «zaila baita 600.000 biztanleko herrialde batean urtero jokalariak ateratzea».
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. Westerveld itzuliko da Realaren atera bihar Anoetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu