Ez dago atsedenerako tarterik. Gauza bat dela, edo bestea dela, denboraldia hasi zenetik finalak jokatzen ari da bata bestearen atzetik Athletic. UEFAko kanporaketa dela, Ligako talde indartsuenek San Mames bisitatzen dutela, Espainiako Kopak lehentasuna duelaÉ eta gaur sailkapeneko zulotik ihes egin behar duelako, Athletic aspalditik ari da partida erabakigarriak jokatzen.
Edozein talderentzat gaitza da hiru lehiaketatan neurria ematea, are gehiago Athleticentzat. Talde zuri-gorriak ez dauka astean hiru neurketa jokatu eta maila emateko gaitasunik. Arrazoia, erraza. Athleticek ez dauka behar besteko talderik. Valverdek 14 jokalarirengan du konfiantza, soil-soilik, eta gainerakoak bigarren mailan geratzen dira. Goi mailan eskarmentu gutxi dutelako, sasoian ez daudelako edo eta adinak barkatzen ez duelako ematen da egoera hori. Ondorioz, partida garrantzitsuenetan hamaikako bertsua zelairatzen du Valverdek ia beti. Jokalari onak dira 14 horiek, baina partidak irabazteko exijentziak nekea sortzen du. Ahalegin fisikoa batetik, eta burua ez delako neurketa guztietan berdin egoten bestetik, emaitzak ez dira beti onak izaten.
Ligako indartsuenen pare jarri nahi du Vila-realek
Horrek azaltzen du Athleticek Ligan duen egoera. Jokalariek nekea nabaritu eta etxetik kanpo negargarri jokatu dute. Hiru lehiaketatan aritu arren, askoz gehiago eskatu behar zaio taldeari etxetik kanpo. Joko gehiago eta jarrera askoz hobea.
San Mamesen, ordea, beste itxura bat ematen ari da. Kanpoan erakutsi ez duen indarra eta gogoa erakutsi ditu, aurrez aurre Ligako talde onenak izan baditu ere: Deportivok, Valentziak, Real Madrilek eta Bartzelonak jokatu dute dagoeneko San Mamesen.Talde horien maila hartzea xede duen Vila-reali irabazi beharko dio gaur Athleticek: «Goi mailako taldea da. Zelai erdian maisutasunez gordetzen du baloia Riquelmek eta erasoan oso jokalari azkarrak ditu: Forlan, Guayre eta Jose Mari, besteak beste», Valverderen hitzetan.Pelegriniren taldea mendean hartzeko aldaketak egin beharko dituatzealdean zuri-gorrien entrenatzaileak. Murillok eta Prietok, ohiko zentralek, ezin izango dute jokatu. Donostiarrak minbera dauka eskuin hankako orkatila, eta Prietok partida bateko zigorra bete beharko du.Biek ala biek maila ona eman dute sasoi hasieran eta taldeak nabaritu egin dezake euren hutsunea. Ondorioz, Karanka da Valverderi geratzen zaion zentral bakarra, eta Gurpegik atzeratu egin beharko du bere postua. Tiko arituko da euskarri gisa, Orbaizen ondoan.
Jarraitzaile bat baino gehiago aulkira begira egongo da partida hasi aurretik. Bai Athleticen, bai Vila-realen aulkian berrikuntzak egongo baitira. Roberto Panpin gaztea izango da talde zuri-gorriko berritasuna. Izan ere, eta Lafuente osatu bitartean (lau bat aste, gutxi gorabehera), bera izango da Athleticeko bigarren atezaina hurrengo jardunaldietan.Iaz Baskonian aritu ostean, Oinatz Aulestiari aurrea hartu dio Panpinek eta Athletic B taldeko langapean ari da aurten. Azkartasuna eta hankarekin jokatzeko duen trebezia omen dira bere ezaugarririk onenak, taldeko teknikarien ahotan. Akatsa, edo hutsunea, berriz, ez dela garai-garaia.
FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGA. Zulotik ihes egiteko
Aitor Karanka eta Gurpegi izango dira zentralak; Tiko zelai erdira itzuliko da, aspaldiko partez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu