Gainera erasoan garrantzitsuak diren bi jokalari bueltatuko dira hamaikakora. Azkoitia eta Asensio, hain zuzen. Iragan astean zigortuta zeudenez, ezin izan zuten Tenerifen jokatu. Bestelakoan, Carlos Terrazasek apenas egingo du aldaketarik. Hau da, Iñigok, esaterako, hasieratik jokatuko du gaurkoan ere. Gasteiztarraren golak behar ditu Eibarrek gora egiteko.Sportingei dagokionez, Eibarrek baino bost puntu gehiago ditu (20) eta hamargarrena da sailkapenean. Terrazasen ustez, «talde bortitza da». Halaber, aurkariaren historia aipatu zuen: «Jokalaria gehiago motibatzen da, talde garrantzitsu baten aurka jokatzerakoan». Sportingek urte mordoxka bat egin zituen Lehen Mailan.
EIBAR-SPORTING
Eibar: Etxeberria; Fagoaga, Cesar, Manuel, Manel; Markel; Solabarrieta, Asensio, Azkoitia, Jaime; eta Iñigo.
Sporting: Roberto; Sastre, Jorge, Juanmi, Dorado; Pablo Alvarez, Enguix; Javi Fuego, Pablo Lago, Gerardo; eta Karanka
Epailea: Mateu Lahoz (Valentzia).
Ordua: 17:00, Lekua: Ipurua. 5.200 ikusle