Munduko Kopa irabazteko hautagai sendoa da Ingalaterra. Ekuadorrek, berriz, ezustekoa eman du, bigarren faserako sailkatuta. Elkarren kontra jokatuko dute gaur Stuttgarten, final-zortzirenetako hirugarren partidan.
Printzipioz, behintzat, Ingalaterrak du final-laurdenetara igarotzeko aukera gehien, baina Ekuador txukun aritu da orain arte. Alemaniak 3-0 irabazi zion multzoko azken partidan. Hasieratik aritzen diren jokalarietako asko, baina, aulkian utzi zituen Luis Fernando Suarez hautatzaileak. Gaur den-denak zelairatu ahal izango ditu. Hori bai, Mendez eskuin erdilaria kili-kolo ibili da azken egunetan. Halere, jokatzeko moduan dagoela dirudi.
Ingalaterran, berriz, Rio Ferdinand erdikoa da larri dabilena. Suediaren kontrako partidan lesionatu zen. Sven Goran Erikssonek zalantzak ditu. Azken unean erabakiko du zer egin. Ferdinand ariko ez balitz, Sol Campbellek jokatuko luke bere tokian. Gainerakoan, ohikoak ariko dira. Peter Crouchek eta Waynek Rooneyk jokatu dute aurrean, Michael Owenluze egongo baita lesionatuta. Zelai erdian, berriz, David Beckhamek jarraituko du eskuinetik, sasoi betean egon ez arren. Ingalaterra larri ibili izan da Munduko Koparen historian, Hego Amerikako selekzio baten aurka jokatu izan duen bakoitzean.
FUTBOLA. Ingalaterrak Ekuadorren indarra neurtuko du gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu