Eurokopa honetako beste faboritoetako batek bihar jokatuko du aitzin partida. Hala, Italia bere sistema zurrunaren sendotasuna Danimarkarako talde gaztearen joko oldarkorrari inposatzen saiatuko da. Azzurriak betiko joko idorrarekin iritsi dira Portugalgo Eurokopara, gainera catenaccioaren esanahia inork baino urrunago eraman duen Giovanni Trapatonik zuzentzen du taldea eta zalantzarik gabe gidoiari fidel izango zaio. Halere badago Italian joko zurrunaren aurka oldartu denik,hainbat komunikabideek eraso jokoaren sormenean Totti izarrari lagundu ahal izateko Pirlo hasierako hamaikakoan agertzea eskatu baitute. Dena den ez dirudi Trapattonik bere ideiak aldatuko dituenik. Aurrean aldiz Danimarka gaztea izango du (Guimaraes, 18:00etan), bertan Tomassonen irudimenak bere talde gaztea maisuki gidatu beharko du 'Dinamita Gorriak'Italiaren aurka zerbait lortu nahi badu.
Suedia-Bulgaria, Lisboan
Bi taldeak 94ko Munduko Txapelketan arrakasta lortu zuten hartatik oso urrun daude. Dena den, oraindik badago AEBetako mundialean aritu ostean gaur zelairatuko denik (Lisboa, 20:45). Hala, Larsson berriro ere selekzioarekin arituko da ilusioz beterik iristen den Bulgariako jokalari belaunaldi berriariirabazteko.
FUTBOLA. Italia Danimarka gaztearen jokoa itotzen saiatuko da; Bulgaria Suediaren aurka arituko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu