FUTBOLA. Markus Merk alemaniarra izango da finaleko epailea

2004ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
UEFAk jakinarazi duenenez Markus Merk alemaniarrak zuzenduko du, igandean, Eurokopako finala (argazkiko hori da). 42 urte ditu epaileak, eta Portugalen zuzenduko duen hirugarren partida izango da finaleko hori. Frantzia-Ingalaterra partida (2-1) eta Danimarka-Suedia partida (2-2) dira zuzendu dituen besteak. Finalerdietarako bi epaileak ere atzo izendatu zituen UEFAk. Bihar, Portugal-Herbehereak partidan, Anders Firsk suediarra arituko da. Etzi, Grezia-Txekia partidan, Pierluiggi Collina.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.