FUTBOLA. MENDERAEZINA. Aguirrek Osasunan daramatzan sasoietan, taldea ez da gai izan Bartzelonari irabazteko

2006ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Javier Aguirrek lau denboraldi daramatza Osasunako entrenatzaile gisa, eta Espainiako Ligako talde gehienak noiz edo noiz hartu ditu mendean mexikarrak dagoeneko. Bi talderen aurka, ordea, madarikatuta dago Aguirre. Zaragozari ez dio inoiz irabazi, sei lehiatan lau porrot jaso eta bi berdinketa lortu ditu (Aguirreren lehen denboraldian Zaragoza Bigarren Mailan zen). Eta beste talde madarikatua Bartzelona da: zazpi norgehiagokatan lau porrot eta hiru berdinketa. Azken aldiz, 2002ko urtarrilaren 27an hartu zuen Bartzelona mendean Osasunak, Nou Campen 0-1 irabazi ostean. Miranda zen presidente garai hartan, eta Miguel Anjel Lotinak zuzendutako taldea nagusitu egin zen Bartzelonan Alfredoren gol bati esker. Miranda-Lotina bikoteak Lehen Mailan egindako bi urteetan Osasunak bi aldiz hartu zuen mendean Bartzelona (3-1 Sadarren lehen urtean, eta 0-1 Nou Campen bigarrengoan), behin berdinketarekin amaitu zen bi taldeon arteko lehia (0-0 Sadarren, 2001-02an), eta beste behin Bartzelona nagusitu zen (2000-01 denboraldiko lehen itzulian 2-0 Nou Campen). Izko-Aguirre bikotearen egunetan, ordea, gauzak aldatu egin dira, eta Bartzelona da Osasunaren mamu beltz nagusia azken lau denboraldietan. «Bartzelonaren aurka irabaztea ez zait inoiz egokitu. Polita litzateke Bartzelonaren aurkako lehen garaipena lortzea, baina ez nire curriculuma dotoretzeagatik, benetan partida garrantzitsua delako baizik. Egiten ari garena kasualitatea ez dela erakusteko aukera ezin hobea dugu», Aguirreren hitzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.