FUTBOLA . MUNDUKO FUTBOL TXAPELKETA. Hegoafrikan izango da zita 2010ean

Hamalau botorekin, FIFAk Hegoafrika aukeratu zuen atzo Afrikan jokatuko den lehen munduko txapelketa antolatzeko

Erredakzioa
DONOSTIA
2004ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Hegoafrikan jokatuko da 2010eko Munduko Futbol Txapelketa. Afrikan Munduko Txapelketa nagusi bat jokatuko den lehen aldia izango da 20 urtez azpikoa Nigerian jokatu zen 1999an, eta Hegoafrika lau botoren aldearekin nagusitu zitzaion atzo Marokori, Zurichen (Suitza) egin zen bozketan. Hegoafrikak hamalau boto jaso zituen eta Marokok hamar. Egiptok ez zuen bakar bat ere lortu, eta Libiaren hautagaitza azken unean baztertu zuen FIFAk.

Hegoafrikak azpiegiturak eta Errugbi eta Cricketeko Munduko Txapelketen esperientzia izan ditu bere alde, baita Durbanen egin zen Garapen Iraunkorraren batzarraren antolaketa ere. Futbol zelai, entrenatzeko gune, garraio eta erietxeen azterketetan gorengo notak jaso zituen. Aldiz, delitugintza kopuru handia eta futbol selekzio ahula izateak izan dira Hegoafrikaren ahulgune nagusiak.Bozketaren berri jakin bezain pronto kaleetara irten ziren milaka lagun Hegoafrikan albistea ospatzera. Askok kaleetan jarritako pantaila erraldoietan jarraitu zuten bozketa, eta FIFAko lehendakari Joseph Blatterek kartazaletik Hegoafrikaren izena atera zuenean eromena zabaldu zen Pretoria, Johannesburgo eta Durban hirietan. 2006ko Munduko Txapelketaren bozketa boto bategatik galdu zuen Hegoafrikak, eta orduan negarra eta tristura izan zena, algara eta poza izan zen atzo.FIFAko Batzar Eragileko kide gehienek Hegoafrikaren alde egin bazuten ere, Afrikako ordezkariek Marokori eman zieten euren botoa. Turkia, Belgika, Qatar, Thailandia, Espainia eta Frantziak ere Marokoren alde egin zuten. Marokolaugarren aldiz aurkezten zen txapelketa antolatzeko. Lehena 1994koa izan zen, bigarrena 1998koa eta hirugarrena 2006koa. 2014an Ameriketan jokatuko da Munduko Txapelketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.