futbolarien greba

Futbolariek grebari eusten diote

AFE futbolarien sindikatua eta Liga gaur bildu dira, baina ez dira ados jarri. Hurrengo bilera ostiralean egingo dute, ligak hasi behar lukeen egunean.

2011ko abuztuaren 17a
16:15
Entzun

LFP Futbol Liga Profesionaleko presidente Jose Luis Astiazaranek adierazi duenez, Espainiako Ligako Lehen eta Bigarren Mailako jokalariek grebari eusten diote. 

Liga hasteko, bi egun bakarrik falta dira, eta jokalariek duela bost egun deitu zuten grebara. Datorren ostiralean beste bilera bat egingo dute; egun horretan jokatu behar litzateke Bigarren Mailako lehenengo partida.

Gaur bildu dira AFE futbolarien sindikatua eta LFP, baina ez dira ados jarri. "Futbolarien sindikatuaren jarrera gogortu egin da, eta desadostasunak egon dira zorrak ez ordaintzearen eta gizarte funtsen inguruan", azaldu du Astiazaranek. 

AFEko kudeatzaile Luis Gilek onartu du egoera korapilatsua dela. "Ligaren aldetik ez da proposamen bat bera ere egon. Jarrerak elkarrengandik oso urrun daude", azaldu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.