Aritz Aduriz donostiarra indartsu dago. Beteranoa izan arren, tinko eusten dio mailari. Harekin hitz egiteko aukera izan du BERRIAk, eta bihar argitaratuko den elkarrizketaren aurrerapen gisa, hona futbolariaren adierazpen batzuk:
- "Beti izan naiz odol berokoa. Erabaki bat bidezkoa ez dela pentsatzen dudanean, asko kostatzen zait barruan gordetzea".
- "Futbolean jokatzeko gogoa eta ilusioa soberan ditut oraindik".
- "Hilabete asko daramagu laugarren postuan. Beraz, ezinbestean izan behar da helburua".
- "Valentzia ez dago une gozoan. Klubaren inguruan urduritasun eta ezegonkortasun handia dago. Baina Valentzia Valentzia da beti".