Futbolzale bat auzibidean Bilbon, Ertzaintza iraintzea egotzita

Athleticen eta Alcoyanoren arteko partidan Ertzaintzari "hiltzaile" deitzea leporatu diote. 

2014ko abenduaren 19a
14:52
Entzun

Mungiako 31 urteko gizonezko bat da Ertzaintzak auzitara eraman duena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, Athleticek eta Alcoyanok atzo San Mamesen jokatu zuten partidan, zale talde batek ertzainak iraindu zituen, "hiltzaile" deituz. Ikerketak zabalik jarraitzen du, hala egin zuten zale gehiago identifikatzeko.

Kirol Ikuskizunetako Gertaera Akta bat zabaldu du Ertzaintzak gertatutakoa jasotzeko, kirol giroko intolerantzia, indarkeria, arrazismoa eta xenofobia zigortzen dituen legeari jarraituz. Amaitzean, gai horiei buruzko Espainiako Batzordera eta Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzara bidaliko dute txostena, zalea zigortu ala ez erabakitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.