GIMNASTIKA ARTISTIKOA

Gabrielle Douglasek hirugarrenez segidan eman die AEBei urrea

Gabrielle Douglas estatubatuarra da buruz buru urrezko domina bat irabazi duen lehen gimnasta beltza, 16 urterekin. Victoria Komova eta Aliya Mustafina errusiarrentzat izan dira zilarra eta brontzea. 

2012ko abuztuaren 2a
16:00
Entzun

Gabrielle Douglas estatubatuarrak irabazi du urrea gimnastika artistikoko banakako proban. Victoria Komova errusiarrak lortu du zilarra, eta Aliya Mustafina herrikideak brontzea. Oso lehia estua izan dute Douglas eta Komovak; hiru hamarrenengatik irabazi du estatubatuarrak. Hala, buruz buru urrezko domina bat irabazi duen lehen gimnasta beltza da Douglas. 

Jauzian eta barran onena izan da 16 urteko gaztea, bigarren paraleloetan, eta laugarren zoruan. Saio biribila egin du, beraz. Bigarren urrea du jokootan, taldekako saioan irabazi zuen selekzioko kide izan baitzen.

AEBek hirugarren aldiz jarraian irabazi dute Olinpiar Jokoetako banakako saioa —2008an Nastia Liukin gailendu zen, Carly Patterson 2004an—. Joko hauen aurretik, 1984an lortu zuten urrea modalitate horretan: Mary Lou Rettonek irabazi zuen.

Sailkapena

1. Gabrielle Douglas (AEB). 62.322 puntu.
2. Victoria Komova (Errusia). 61.973.
3. Aliva Mustafina (Errusia). 59.566.
4. Alexandra Raisman (AEB). 59.566.
5. Sandra Raluca Izbasa (Errumania). 58.833.
Sailkapena osorik

Atzo gizonezkoetan Kohei Uchimura japoniarrak irabazi zuen urrea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.