Txirrindularitza

Gaizka Lejarretaren osasun egoerak ez duela txarrera egin diote medikuek, baina koman jarraitzen du

Gaizka Lejarreta Alfus-Tedes taldeko txirrindulariak koma egoeran jarraitzen du, hil ala biziko egoeran, atzo arratsalden Zamorako (Espainia) Iberdrola sarian eroriko larria izan eta gero. Areatzako (Bizkaia) 26 urteko txirrindulariek buru-hezurreko traumatismoa du eta Salamankako (Espainia) Virgen de la Vega ospitalean daukate. Lejarretaren osasun egoerak "txarrera ez" duela egin, "gaua ondo pasatu" duela, bere "egoera egonkorra" dela eta "buruan presio arteriala ona" duela adierazi du Carlos Canales Alfus-Tedes taldeko zuzendariak.

2004ko martxoaren 20a
14:38
Entzun
Aldaketa handirik ez dago Gaizka Lejarreta txirrindulariaren osasunaren inguruan. Egoera kezkagarria da. Alfun-Tedes taldeko 26 urteko karrerista hil ala bizi dago, eta koma egoeran jarraitzen du Salamankako Virgen de la Vega ospitalean.

"Txarrera ez" duela egin, "gaua ondo pasatu" duela, bere "egoera egonkorra" dela eta "buruan presio arteriala ona" duela adierazi du Carlos Canales Alfus-Tedes taldeko zuzendariak. Beraz, itxaropentsu daude. Ez diotela ebakuntzarik egin eta gaua ondo pasatu duela esan du Canalesek, medikuen iturriak aipatuz. Ospitaleko medikuen arabera, "gaua ondo pasatzea oso garrantzitsua" da eta bihar arte itxaron egin beharko dela nabarmendu dute, bihar arte beste mediku-parterik ez baitute aterako.

Buruhezurreko haustura du Lejarretak atzo Zamoran izan zuen erorikoaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.