2011ko apirilaren 20a
00:00
SAKEA, LAU T'ERDITIK
•Piloteoaren alde. Binakakoan bezala, sakea lau t'erditik aterako da. Asmoa sake errematea eragoztea eta piloteoa bultzatzea da. Pilotari gehienek eraginik ez duela izango uste dute.
ESKAILERA SISTEMA
•Esperimentuaren ondoren. Iazko buruz buruko sistema itxian lesioekin izandako arazoen ondoren, eskailera berreskuratu dute enpresek, «eredurik egokiena» iruditu zaielako
FINALA, ZEHAZTU GABE
•Bilbo ez da ziurra. Finala non jokatuko den erabakitzeke dago oraindik, eta, enpresek esan dutenez, ez dauka zertan Bilbon izan beharrik. Babeslea BBK izateak, baina, Bizkaia pilotaleku berriak aukera asko ditu.
DEBUTARI ASKO
•Sei. Sei pilotarik hartuko dute parte aurrenekoz buruz burukoan: Urrutikoetxeak, Idoatek, Beroizek, Aritz Lasak, Merino II.ak eta Albisuk.