Txirrindularitza

Galdeano: "Etapa bat irabaztea izango da Tourreko helburu nagusia"

Larunbatean hasiko da Frantziako itzulia, Bresten, eta hara abiatu da gaur Euskaltel-Euskadi taldea.

2008ko ekainaren 30a
16:18
Entzun
Larunbatean hasiko da Bresten Frantziako Tourra, eta Euskaltel-Euskadi taldeko kideak gaur abiatu dira hara, Zamudion (Bizkaia) egindako ekitaldiaren ondoren. "Etapa bat irabaztea izango dugu Tourreko helburu nagusia", esan du Igor Gonzalez de Galdeano Euskatel-Euskadiko kirol zuzendariak.

Haimar Zubeldia, Mikel Astarloza, Samuel Sanchez, Egoi Martinez, Amets Txurruka, Iñaki Isasi, Ruben Perez, Gorka Verdugo eta Juanjo Oroz izango dira taldeko txirrindulariak Tourrean. "Astarloza, Zubeldia eta Sanchez izango dira gure buruak, eta haiekin sailkapen nagusian emaitza ona lortzen ere saiatuko gara", adierazi du Galdeanok. Zubeldiak bosgarren bukatu zuen 2003an eta iaz.

Alejandro Valverde da itzulia irabazteko faborito nagusia, Galdeanoren ustez.

Gaurko ekitaldian Jose Antonio Ardanza Euskalteleko lehendakaria ere izan da, eta txirrindularitzako kideei agertu die taldeak etorkizuna ziurtatua duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.