Espainiako Ligan denboraldi harrigarria ari da osatzen Alaves, eta aukera ona zuen beste mugarri bat ezartzeko. Irabazita, hirugarren postura igoko litzateke. Ezin izan du, ordea. Alaves bezala, etxean sendo ari da Atletico Madril —ez du galdu orain arte—, eta eutsi egin dio boladari.
Hasieratik hasi da indartsu Simeoneren taldea, eta Kalinicek sartu du etxekoen lehen gola, 24 minutuan. Arabarrek ez dute atzera egin, eta aukerak ere izan dituzte berdinketa lortzeko, baina markagailua hutsean zutela iritsi dira atsedenaldira.
Alavesek estu hartu ditu zuri-gorriak bigarren zatiaren hasieran, baina ezin izan du golik sartu. Antoine Griezmannek sartu du etxekoen bigarrena 80. minutuan, eta Rodrik hirugarrena, 85.ean.