Lau urte ziren Ampo Ordiziak ez zuela titulurako kanporaketarik jokatzen, baina final-laurdenetaraino heltzearekin konformatu behar izan dute. Izan ere, azken ordu laurdeneraino aurretik joan diren arren, une horretan Independientek partida iraultzea lortu du eta 44-38 irabazi du.
Ondo joan dira Ordiziakoak partida osoan zehar. Hala atsedenera 20 eta 16ko markagailuarekin heldu dira. Bigarren zatiaren hasiera ere indartsu egin dute 20-30 aurreratuz. Baina 65. minututik aurrera etxekoak berpiztu egin dira, eta azkenean eurentzat izan da play-offerako txartela.