FUTBOLA

Galdu egin dute Athletic eta Oiartzunek, eta puntu bat urratu du Realak

Zuri-gorriek 1-2 galdu dute liderraren aurka, eta txuri-urdinek bana egin dute Fundacion Albaceterekin. Valenciak 0-1 garaitu du Oiartzun.

Realaren hamaikakoa, Albaceten. @REALSOCIEDADEUS
2016ko urriaren 30a
13:52
Entzun

Bisita zaila zuen Athleticek zortzigarren jardunaldiko partidan, Atletico Madril liderra hartzen baitzuen etxean. Espainiarrak gehiago izan dira, eta hiru puntuak eraman dituzte. Hasi eta berehala jarri zaio partida maldan gora Athletici, hirugarren minuturako egin baitu lehen gola Alek. Bigarren zatian, Yulema Corresek egin du berdinketaren gola etxekoentzat, baina zortzi minutu geroago egin du Amandak garaipenaren gola. Partida bat gutxiago jokatuta, seigarren postuan da Athletic, hamahiru punturekin.

Oiartzunek ere ezin izan du punturik urratu. Hirugarren postuan den Valentzia izan du arerio Karla Lekuonan, eta bisitariek gol bakarra behar izan dute hiru puntuak eramateko. 77. minutuan Joycek eginiko golak ezerezean utzi du oiartzuarren ahalegina. 13. postuan da Oiartzun, lau punturekin.

Reala izan da esku hutsik geratu ez den euskal talde bakarra. Fundacion Albaceteren aurrean, berdinketa lortu dute donostiarrek. Lehen zatia golik gabe amaitu ostean, Bautistak aurretik jarri ditu etxekoak markagailuan. Beristainek egin du berdinketaren gola, 78. minutuan. Sei punturekin, hamargarrena da Reala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.