Galesek zer pentsa eman du

v. munduko KOPA

2003ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Espero zen, espero zenez, Zeelanda Berriak final-laurdenetarako azken txartela bereganatzea, baina espero ez zena zen Galesek horren maila ona erakustea. Galesek Munduko Kopa hau zuen beren etorkizuna pittin bat argitzeko edo gehiago iluntzeko, eta bistan da final-laurdenetan egingo dutena eginda ere, talde sendo bat osatu duela.

Hasteko, aurrez jokaturiko hiru partidetan, bi entsegu besterik ez zizkieten egin zeelandarrei, Italia, Tonga eta Kanadaren artean, eta galesek lau egin zizkien. Ondorioz, hasieran galesek espero ez zuten gehigarrizko puntua lortu zuten. Bestetik, bigarren zatiko 16 minutuan Gales aritu zen aitzinetik markagailuan. Azkenik, Mundialeko bigarren zigor kolpea hagetara jaurtiarazi zion Galesek Zeelanda Berriari, eta 33-37 jarri ziren, 53. minutuan.«Lau entsegu egin genituen, baina ez nuen pentsatu inoiz irabaztea. Hala ere, baditugu arrazoiak baikor egoteko, eta baliaraziko ditugu Ingalaterraren aurkako kanporaketan», adierazi du Steve Hansen Galesko entrenatzaileak. Galesko taldeak neurketa gogoangarria egin zuen: defentsan dena eman zuen, kontrarioaren gain-gainean egon zen baloiak lapurtzeko, eta hori, 3. minuturako Rokocokok entsegu ikusgarria egin zuela.Zeelanda Berriak 8 entsegu egin zituen, eta azken 20 minutuetan erabaki zuen garaipena, baina asko hobetu beharko du Hegoafrikaren kontra. Adierazgarriak dira Mitchell Zeelanda Berriko entrenatzailearen adierazpenak: «Egia da biziki borrokatu behar izan ginela. Erasoan nahiko ongi aritu ginen, baina ez defentsan. Horregatik, ongi etorriko zaigu horrelako partida bat jokatu izana».

Ingalaterrak 17 entsegu

Sailkapen faseko azkenaurreko partida jokatu zuten Ingalaterrak eta Uruguaik, C multzoan. Ingalaterrak 111-13 irabazi zuen, 17 entsegu eginda;horietatik bost, Lewseyk. Uruguaik, gutxienez, entsegu bat egin zuen (Lemoine).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.