Galimzianov zigortu dute, dopinagatik
TXIRRINDULARITZA. Denis Galimzianov txirrindulari errusiarra (Katuxa) zigortu egin du behin-behinean UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak. Lehiaketaz kanpo egindako kontrol batean EPO arrastoak aurkitu zizkioten odolean. Behin betiko emaitzen zain, Errusiako Federazioak espedientea zabaldu dio Galimzianovi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu