Arrauna. Kontxako Bandera

Galiziak bosgarren aldiz irabazi zuen, lehen igandeko lanari esker

Zumaiak irabazi zuen bigarren eguneko estropada, baina Rias Baixasek kontrolpean izan zuen bandera

Galiziako arraunlariak, Kontxako Banderarekin. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Aitor Manterola Garate.
Donostia
2012ko irailaren 11
00:00
Entzun
Galiziak berea du Kontxako Bandera, eta bosgarrena jarraian irabazi zuen igandean. Jokatu diren guztiak, beste era batera esanda. Beste inor ez da gai izan galiziarrei aurrea hartzeko. Zerbait badute estropada horrekin, eta bien arteko loturak ez du etenik.

Lehen igandean utzi zuen erabakita lehia, eta herenegun berretsi baino ez zuen egin behar aurreko asteburuko lana. Berrespen horretan, bederatzi segundoren aldeari eutsi behar zion Getaria-Tolosarekiko, hamalau atzetik zuen Zumaia, eta hogeira San Juan. Itsasoa bare zegoen, eta handiren batek gertatu beharko zuen iraultza izateko. Ez zen izan horrelakorik. Baina duela bederatzi egun ez bezala, Galiziak ez zuen irabazi estropada. Zumaiak hartu zion aurrea. Getaria-Tolosa izan zen hirugarren, galiziarren atzetik, eta San Juan hirugarren. Lehia estua ikusi zen.

Lehen luzea ikusgarria izan zen, gero bigarrena izango zen bezala. Ez zen inor aurreratzen nabarmen, burua nahasian zebilen, oraintxe bat eta gero bestea. Ziabogan, Galizia bera zen aurretik, baina maniobra txarra egin zuen. Zumaiak muturra sartu zion orduan, eta parean ibili ziren. Getariarrak atzerago zetozen, eta San Juan, urrunago. Azkeneko metroetan, Zumaia nagusitu zen, eta marka berria jarri zuen. Baita bigarren lekua eskuratu ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.