Galtzaile hasi da Oklahoma San Antonion, Tony Parkerren 'clutch shot' bati esker
Frantziarrak azken segundoan gauzatu du jaurtiketa, eta baliorik gabe utzi ditu Duranten 23 puntu eta 14 erreboteak
Partida bakarra jokatu zen bart goizaldean NBAn, baina partida handia: San Antonio Oklahoma City Thunderren aurka, Texasen. Azken jokaldian erabaki zen norgehiagoka, eta une bero horietan maisua da Tony Parker. Spurseko jokalari frantziarrak hirukoa saskiratu zuen aurreko jokaldian, eta Tim Duncanek blokeo perfektua egin zion, Parkerrek sei metrotik bakar-bakarrik jaurti zezan. 14 puntu eta 11 asistentzia lortu zituen Parkerrek, eta Duncanek 20 puntu eta 8 errebote. Durant izan zen partidako onena, (23 puntu eta 14 errebote), baina alferrikakoa izan zen haren lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu