Futbola

Garaikurrek diotena

Teresa Herrera trofeoa irabazi dute Galizian Athleticeko emakumeen zein gizonezkoen taldeek. Lehiaketa bera irabazi arren, batzuen eta besteen saria ez da berdina izan.

Athleticen bi taldeak garaikurrekin, atzo. ATHLETIC.
2018ko azaroaren 15a
16:12
Entzun

1946an hasi ziren jokatzen Teresa Herrera trofeoa, Coruñan (Galzia). Itzal luzea du futbol munduan, eta ospe handia lortu du urterik urte; haren berezitasunetako bat da, esaterako, talde irabazleari eman ohi zaion trofeo handia —gizonezkoetan—. Atzo jokatu zuten 2018ko edizioa, eta gizonezkoen zein emakumezkoen artean, Athletic izan da irabazlea.

Gizonezkoek Coruñako Deportivoren aurka jokatu zuten finala, eta partida binakoarekin amaitu ondoren, penaltitan gailendu ziren (1-4). Emakumezkoak ere Deportivoren aurka aritu ziren, eta 0-1 irabazi zuten.

Jasotako saria, ordea, nabarmen izan da ezberdina. Gizonezkoek garaikur handi bat jaso dute; andreena, ordea, askoz ere txikiagoa da.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.