Ez zen partida erraza. Gogorra zen aurkaria, Agen; eta gogorra egoera, Dimitri Yachvili gabe jokatu behar izan zuelako Miarritzek atzo, Top 14ko bigarren jardunaldian. Baina zailtasun guztiei aurre egin, eta 19-25 menderatu zuten lapurtarrek Agen gogorra. Bitik bi, eta sailkapenaren buruan. Aurreko denboraldiko ezinak ahaztuta, indartsu ekin dio sasoiari Miarritzek. Indar handia emango dio atzoko garaipenak.
9. minuturako lortu zuten entsegua lapurtarrek, eta Barraquek dotore asmatu zuen hagetara jaurtitzen. 0-7 partida hasterako. Bi drop-ekin 6-7 gerturatu zen Agen, baina Miarritzek ederki asmatu zuen erasoko jokoan lehen zatiko azken minutuetan. 6-13 iritsi ziren atsedenaldira, eta beste drop batekin hasi zen bigarren zatia ere (6-16).
Agenek 57. minutuan lortu zuen entsegua, eta 13-16 gerturatu zen. Baina 67. minutuan iritsi zen erantzuna, Miarritzeren bigarren entseguarekin. 13-25. Amaieran, sufrituz, baina garaipen handia lapurtarrentzat: 19-25.
Garaipen handia lortu du Miarritzek Agenen zelaian, eta lider segitzen du
Dimitri Yachvili gabe ere joko sendoa egiteko gai direla erakutsi dute lapurtarrek, eta 19-25 irabazi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu