Golak: 0-1:Ximo Navarro (7. min.); 1-1: De Tomas (29. min.); 1-2: Ibaia(33. min.); 1-3: Calleri (55. min.); 1-4: Ibai (77. min.). 1-5: Burgui (92. min.).
Alavesek balada onean segitzen du, eta oso garaipen garrantzitsua lortu du Vallecasen (1-5). Arabarrek goitik gebera hartu dute mendean Rayo, eta erraz irabazi dute. Ximo Navarro, Ibai (2), Calleri eta Burgui izan dira Alavesen golegileak. Hala hirugarren garaipena lortu du erreskadan, eta goiko postuetan da sailkapenean 10 punturekin.
Partidako lehen minutuetan, dena den, etxeko taldea hasi da indartsuago. Hark izan du partidako lehen aukera, Alvaro Garciaren eskutik. Baina ia jarraian lortu du aurre hartzea Alavesek. Ximo Navarrok Rayoko atzelariei aurre hartu die, eta ondo errematatu du erdiraketa bat.
Kolpea izan da hori Rayorentzat, eta kostatu egin zaio hortik aurrera jokoa sortzea. Kakuta izan da arriskua sortu duen jokalari bakarra. Baina jokaldi isolatu batean berdinketa lortu du. Area txikian baloi bakan bat baliatu du Raul de Tomasek Pachecoren atea zulatzeko
Baina Alavesek berriro ere aurre hartu du, Ibai Gomezek egindako jokaldi batean.Erdilariak ezkerkada eder batekin aurreratu du berriro ere talde gasteiztarra. Gainera, jokaldi berean epaileak Abdoulaye Bat kanporatu du Calleriri emandako ukabilkada batengatik. Hor amaitu da partida.
Jokalari bat gehiagorekin, Alavesek Rayori eman dio jokoaren ekimena, kontraerasoa balitzeko. Hala iritsi dira bigarren zatian Calleriren, Ibairen eta Burguiren golak. Rayo nahi eta ezin aritu da, eta errenta gutxitzeko izan duen aukera bakarra Emiliano Velazquezek langara bidali duen baloi bat izan da. Alaves, berriz, eroso eta gustura aritu da berdegunean.