Garaipena Bera Bera eta Itxakorentzat etxetik at

Donostiako taldeak 21-22 irabazi dio Castrori, eta lizarratarrak, berriz, 18-33 nagusitu dira Vicar Goyaren aurka

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Bera Berak eta Itxakok garaipena lortu zuten atzo etxetik kanpo, ABF ligako hirugarren jardunaldian. Itxako erraz nagusitu zitzaion Vicar Goyari: 18-33; Bera Beraren emaitza, berriz, estuagoa izan zen, gol bakar batek eman baitzion garaipena: 21-22 irabazi zion Castrori. Atzoko garaipenei esker, lehen postuan jarraitzen du Itxakok sailkapenean. Bera Berak, berriz, goiko multzoan egoteko urratsa egin du.

Vicar Goyaren defentsa nabarmendu zuen Itxakok atzoko partidaren aurretik, baina atzo nafarrek golak sartzeko arazorik ez zuten izan. Partidaren kontrola euren esku izan zuten, eta egoera horrek emaitzan izan zuen isla. Gehiago kostatu zitzaion Bera Berari puntuak lortzea, baina donostiarrek ez zuten amore eman, eta merezita irabazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.