Agen 6. Miarritze 15

Garaipena eta arnasa

Aitzinean eta zangoz jokatutako partidan, Miarritzek kontrol handiagoa izan du, eta azken postua utzi du

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2012ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Agen. Schwalger (Cabary, 40. min.), Narjissi (Telefoni, 65. min.), Scelzo (Muller, 40. min.); Senekal (Lagrange, 55. min.), Fa'aoso (Giraud, 65. min.); Monribot, Fono, Badenhorst (kap.); Machenaud, Barnard; Dulin, Robinson (Pelesasa, 70. min.), Ahotaeiloa, Vaka; eta Tian.

Miarritze. Marconnet (Barcella, 40. min.), Hegi (Terrain, 70. min.), Kodela (Marconnet, 77. min.); Thion, Taele; Lauret, Faure, Guyot; Yachvili, Bosch (Peyrelongue, 60. min.); Ngwenya, Traille (kapitaina), Gimenez, Bolakoro; eta Balshaw (Haylett-Petty, 40. min.).

Markagailua. 3-0; 3-3; 3-6 (atsedenaldian) 3-9; 6-9; 6-12; 6-15.

Epailea. Romain Poite.

Miarritze ez da gehiago Top 14ko azken sailkatua. Sasoi honetan lehen aldiz bi partida jarraian irabazi ditu, eta azken postua utzi du. Gaur gertatuko denaren zain, jaitsiera postuetatik atera da, Baionari aitzina hartu baitio. Lapurdiko hiriburuko taldeak Bordeleri irabazten badio, Miarritze berriz jaisteko postuetan izanen da, baina baionarrek galduz geroz, Agilerakoek azken aurreko postua baionarrei utziko diete.

Atzokoa ez zen partida ona izan, baina errugbi taldeek aitzina egiteko garrantzia handia duten horietakoa izan zen. Zelaia baldintza txarretan zegoen, lokaztuta, eta aroa txarra zen. Ondorioz, partida aitzineko jokora eta zangoz zelaia okupatzeko lehiara mugatu zen.

Joko hori egiteko sekulako dohaiak erakutsi zituen Miarritzek. Aitzinean baloiaren jabetza izan zuen. Lehen zatian uztartzean hobea izan zen, eta bigarren zatian eskasetan baloi anitz lapurtu zituen. Traillek sekulako ona egin zuen, bere zangoarekin eta bere indarrarekin. Yachvilik ederki zuzendu zituen aitzinekoak, Agen kontrolpean gordez.

Miarritzek, iduriz sinpleak diren gauzak oso ongi egin zituen, eta partidak ikuskizun gutxi izan arren, konfiantzari on handia eginen dio garaipenak. Urduritasunaren ordez indarra eta segurtasuna transmititu zuen. Ikuskizuna bigarren planoan egonen da, baina horrela jokatuta salbazioa ez du urrun izanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.