Garaipena eta marka Mutairentzat, New Yorken
ATLETISMOA. Geofrey Mutai kenyarrak irabazi zuen herenegun New Yorkeko maratoia. Mutaik 2.05.06ko denbora egin zuen, probako marka baino bi minutu eta erdi pasatxo gutxiago. Emakumezkoetan, berriz, Etiopiako atleta bat izan zen azkarrena, Firehiwot Dado, 2.23.15ko markarekin. 47.000 lagunek hartu zuten parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu