Hiru euskal taldeek lortu dute garaipena Espainiako Ligako 24. jardunaldian. Larunbatean Gipuzkoa Basket izan zen Manresa garaitu zuena, eta jardunaldia borobildu dute gaur Laboral Kutxak eta Bilbo Basketek.
Bigarren zatian irauli dute markagailua gasteiztarrek, ordura arte parekatuta izan baita partida. Hiruko marratik egindako jaurtiketei esker lortu du abantaila Laboral Kutxak, bereziki. Miribillan, berriz, Dairis Bertans eta Raul Lopezen lan bikainak eraman du Bilbao Basket garaipenera.
Bilbotarrek laugarren postuan jarraitzen dute, hamazazpi garaipen pilatuta. Seigarren da Laboral Kutxa, eta 14. postuan da Gipuzkoa Basket.