Frantziako Tourra

Garatek, Intxaustik, Vinokurovek eta Vandenbroeckek ere karrera utzi behar izan dute

Juanma Garate BERRIAko kolaboratzaileak ez zuen irteera hartu atzo, nahiz eta atera nahi zuen. Gaur atseden eguna du Tourrak.

2011ko uztailaren 11
11:06
Entzun

Atseden eguna da gaur Frantziako Tourrean, eta karreraren lehen hamar egunen balantzea egitea tokatzen da. Erorikoek baldintzatu dute aurten Tourraren hasiera, eta horien ondorioz hainbat korrikalarik utzi behar izan dute, tartean, zenbait faborito.

Atzo Vinokurovek eta Vandebroeckek utzi zuten lasterketa eroriko baten ondorioz. Horiez gain, Amets Txurruka ere (Euskaltel-Euskadi) Tourretik kanpo geratu da atzo 40. kilometroan erori eta erietxera joan behar izan ondoren. Eskuin lepauztaia du hautsita, eta hirugarren urtez karrera utzi behar izan du.

Juanma Garate Rabobank taldeko txirrindulari eta BERRIAko kolaboratzaileak ezin izan zuen atzo irteeran egon. Atzoko kronikan aitortzen zuenez, asteazkeneko erorikoak oinaze handia utzi dio, eta irteeran egon nahi zuen arren, ezin izan zuen; ez zuen gau osoan lorik egin eta dirudienez, pitzadura bat du sorbaldan.

Atzoko etapa, 208 kilometrokoa, Luis-Leon Sanchezek irabazi zuen. Euritsua izan zen, gogorra. Baina eguneko irudia Frantziako telebistako auto batena izan zen. Errepidetik kanpo gidatzen ari zela, zuhaitz batera gerturatzean, errepidera sartu eta Flecha (Sky) eta Hoogerland (Vacansoleil) eraman zituen aurretik. Tourreko zuzendariak barkamena eskatu du gertatutakoagatik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.