Garikoitz Altunari larunbatean egingo diote omenaldia, Galarretan
Oriamendi enpresak omenaldia egingo dio Garikoitz Altunari larunbateko Galarretako jaialdian. Amezketakoak pilotakada bat jaso zuen buruan duela hamahiru hilabete, eta ezkerreko begiko ikusmenaren batez besteko handi bat galdu du. Eguneroko bizitzarako arazorik ez du, baina erremontea utzi behar izan du. Beharturiko erretiroaren ondoren, larunbatean egingo diote agurra pilotazaleek, eta enpresak puntako partida bat antolatu du jaialdirako: Ezkurra eta San Miguel, Zeberio II.aren eta Urrutiaren aurka. Omenaldia partidaren ondoren izango da. Altuna Amezketakoa da jaiotzez, eta bertako udalak doako autobus bat antolatu du. Gaur, bestalde, binakako txapelketarako pilotak aukeratuko dituzte Labriten (11:30) eta Idiazabalen (16:00)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu