EUSKARA

Garitanorekin ez zuten ikasi

Kazetari batek kargu hartu dio Twitterren Jose Luis Mendilibarri, prentsaurrekoan euskarazko galdera bati euskaraz erantzuteagatik. 

Mendilibar, larunbatean, Santiago Bernabeun. ANGEL DIAZ / EFE
2016ko apirilaren 10a
13:52
Entzun

Hiru aste barru beteko da urtebete orduan Eibarreko entrenatzailea zenari, Gaizka Garitanori, prentsa aretoan kargu hartu ziotenetik euskarazko galdera bati euskaraz erantzuteagatik. Aulkitik altxatu eta joan egin zen Garitano, eta jende askoren babesa jaso zuen. Gaiak oihartzun handia izan zuen, The Guardian Erresuma Batuko egunkariak horri buruz idazteraino.

[Youtube]https://youtu.be/WkLr2hcVfxE[/Youtube]

Antza, irakaspenik ez zuten atera denek. Larunbatean Santiago Bernabeun Eibarrek Real Madrilen aurrean jokatu eta gero, prentsaurrekoa eman zuen estadio horretan Jose Luis Mendilibar Eibarren entrenatzaileak. Oraingoan ere, euskarazko galderari euskarazko erantzuna aurrena, eta gaztelaniazkoa ondoren.

Ez zuen begi onez ikusi Carmen Colino As egunkariko kazetariak. Twitterren idatzi zuen "errespetu falta" zela aurrena euskaraz erantzutea: "Hau Madril da, ez Eibar. Oso gaizki".

Hainbat lagunek erantzun diote kazetariari; tartean, Eneko Andueza PSEko Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak: "Galdetu dioten hizkuntzan erantzun du. Badaude euskarazko hedabideak ere, eta zure tratu bera merezi dute". Beste hainbatek erantzun zioten ea gaizki iruditzen al zaion Zinedine Zidane Real Madrileko entrenatzaile frantziarrak Frantziako hedabideei frantsesez erantzutea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.