elkarrizKETA aurrerapena

"Gasherbrum I-eko espedizioko galdera asko erantzun gabe ditugu"

Alex Txikon mendizaleari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Gasherbrum I-en behatzetan izozketak izan ditu.

2012ko apirilaren 12a
16:45
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Alex Txikonen esan batzuk:

- "Behatzeko izozketetatik hobetzen ari naiz: eskumako hanka primeran daukat, eta ezker oineko behatz lodian ebakuntza egingo didate maiatzean".

- "Gasherbrum I-eko espedizioa oso luzea eta gogorra izan da, psikologikoki batez ere. Hiru lagun mendian geratu dira eta ez dakigu zer gertatu zaien. Erantzun gabeko galdera asko ditugu oraindik".

- "Ez nuen uste aukera ona zenik tontorrerako saioa egitea. Hegoaldeko hormako bidea irekia genuen, baina ez genekien ondoren zeharkatu beharreko plateau-a zer baldintzatan zegoen, ezta eguraldiak eutsiko zionik ere. Iragarpenak ez ziren onenak eta zalantza asko nituen. Senak ez igotzeko esaten zidan, eta jaramon egin nion".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.