Gasteiz maratoirik gabe geratuko da aurten. Antolakuntzak erabaki du bertan behera uztea Martin Fizen izena daraman proba, COVID-19arengatik. Irailaren 27ra atzeratu zuten maiatzean egitekoa zen lasterketa, baina, azkenean, hil honetan ere ez da izango. "Korrikalarien, laguntzaileen, antolatzaileen eta ikusleen osasuna ezin dira bermatu, eta horregatik hartu dugu erabakia".
Izena emana dutenentzat, hiru aukera prestatu dituzte, denak ere irailaren 30a baino lehen gauzatu beharrekoak: aurtengo zenbakia edo dortsala 2021eko probarako gordetzea; dirua itzultzeko eskatzea eta, beraz, datorren urteko probarako lekua galtzea (tramitazioa 3 € kostako da); edo izena ematerakoan ordaindutakoa antolakuntzari ematea.