Gertu, oso gertu du Osasunak lehen maila, bart Gironari 2-1 irabazi ostean. Eta zaleek ez dute jauzia galdu nahi. Hori dela eta, atzoko partida bukatu ostean, Sadarreko atarian geratzea erabaki zuten askok, Gironaren aurkako hurrengo partidarako sarrerak erosi ahal izateko. Izan ere, goizeko 09:30ean zabaldu dituzte txarteldegiak, baina klubak ohartarazi du soilik 300 sarrera egongo direla zale gorritxoentzat, eta, beraz, asko joan ezinik geratuko direla.
Horiek hala, pozik zeuden gaur goizean sarrera preziatu horietako bat eskuratu dutenak.
Se abren las taquillas. Aquí está @edumon_ el primero en comprar #Osasunapic.twitter.com/IBtPre1moQ
— Navarra Deportiva (@Nav_deportiva) 16 de junio de 2016