Akamarreko (Nafarroa Beherea) pilotalekuan jokatuko dira finaletara sartzeko azken kanporaketak, Bidaxune herritik hurbil hain zuzen, gaur (21:00). Pisu libre eta 640 kiloko tiraldiak izango dira.
Hala, 640koan zazpi talde lehiatuko dira; hots, Lapurdiko Ñapurrak (Ezpeleta), Urruña, Zuraide, Uztaritze, Baiona, Jutsi-Baigorri eta Gabadi. Aitzineko sei sailkatuek lortuko dute finalerako txartela eta bat geratuko da kanpoan. Ñapurrak, Zuraide, Gabadi eta Jutsi-Baigorri aurreikusten dira indartsuenak.Pisu librean, berriz, Lapurdiko Ñapurrak eta Beskoitze, Nafarroa Behereko Gabadi, Jutsi eta Arberu (Donamartiri) eta Biarnoko Sauveterre. Ustez seiak sailkatuko dira finalera, baina hala ez bada, Ñapurrak-ek, Beskoitzek eta Jutsi-Baigorrik ukanen dute aukera nagusia txartela berenganatzeko.
SOKATIRA
Gaur amaituko da Ipar Euskal Herriko Xapelgoaren sailkapen fasea, Akamarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu