Txirrindularitza

Gaur atseden eguna Tourrean

Saunier Duval taldea izan zen nagusi atzo, Pirinioetako azkeneko etapan.

2008ko uztailaren 15a
12:00
Entzun
Gaur ez da etaparik egongo Frantziako Tourrean, atseden eguna izango dutelako, itzuliko aurrena. Bihar korrituko dute 11. etapa: Lannemezan-Foix (167,5 kilometro). Hirugarren mailako bi mendate izango dituzte eta lehen mailako bat (Portel, 110. kilometroan).

Atzo Saunier Duval taldea izan zen nagusi Pirinioetako azkeneko etapan: Leonardo Piepoli talde horretako kideak irabazi zuen eta denbora berean sartu zen haren taldekide Juan Jose Cobo. Cadel Evans (Silence Lotto) da Tourreko lider berria. Frank Schleck (CSC) segundo batera dago. 11. da Mikel Astarloza (Euskaltel-Euskadi).

Galtzaileak utzi zituen atzoko jardunak, Roman Kreuziger (Liquigas), Damiano Cunego (Lampre) eta Alejandro Valverdek (Caisse d'Epargne) denbora asko galdu zutelako.

Hilaren 27an bukatuko da itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.