Gaur egingo dute kopako kanporaketetako zozketa
FUTBOLA. Gaur egingo dute Espainiako Kopako hurrengo kanporaketak zein izango diren erabakiko duen zozketa. Osasunak, Athleticek eta Realak final-zortzirenetako, final-laurdenetako eta finalerdietako parekatzeak zein diren jakingo dute. Partidak noiz jokatuko diren zehaztuta dago: final-zortzirenak, urtarrilaren 4an eta 11n; final-laurdenak, urtarrilaren 18an eta 25ean, eta finalerdiak, otsailaren 1ean eta 8an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu