txirriNDULARITZA

Gaur ere ezer ez Tourrean faboritoen artean

Euria eta mendi pixka bat bazuten arren, sailkapenaren aurreko txirrindularien artean ez da erasorik izan. Hausslerrek irabazi du etapa, ihes eginda. Txurruka heldu da bigarren, 4.10era.

2009ko uztailaren 17a
17:31
Entzun
Frantziako Tourrak lehen etapetan izan zuen emoziorik, Lance Armstrongen eta Alberto Contadorren erasoekin, taldekako erlojupekoarekin ere bai -ehuneneko batzuengatik geratu zen Armstrong lider jarri gabe-, baina azkeneko astean ez da deus pasatu. Konturik nabarmenena, Levi Leipheimerren lesioa: gaur utzi du itzulia, eskumuturra hautsita.

Gaur etapa ona zeukaten sailkapen nagusian aurrean ibili nahi duten ziklista batzuek saioren bat egiteko, hirugarren mailako bi mendate zituztelako, bigarren mailako beste bi -azkena helmugatik hogei kilometrora- eta lehen mailako bat -helmugatik 61 kilometrora-. Euria ere egin du. Baina ezer ez.

Heinrich Haussler (Alemania, 25 urte) Cerveleko taldeko kideak irabazi du etapa, itzuliko 13.a: Vittel-Colmar (200 kilometro). Hasieran egin du ihes, beste kide batzuekin -haien artean zen Ruben Perez Euskaltel-Euskadikoa-, eta kilometroek aurrera egin ahala indartsuena eta errepide bustiarekin ausartena dela erakutsi du: bakarrik geratu da, eta garaile. Erraz, gainera; tropelak ez du estutu.

Aurten Paris-Nizako etapa bat eskuratu du Hausslerrek, 2007an Dauphine Libereko bat eta 2005ean Espainiako Vueltako bat; horiexek haren garaipenik handienak, orain arte.

Gaur bigarren Amets Txurruka (Euskaltel-Euskadi) heldu da bigarren, 4.10era, bera ere ihes eginda. Tropela 6.42ra iritsi da.

Rinaldo Nocentinik segitzen du Tourreko lider, Contador dago bigarren, Armstrong hirugarren.

Bihar korrituko dute 14. etapa: Colmar-Besançon (199 kilometro). Hirugarren mailako bi mendate izango dituzte, biak etaparen erdialdera.

Igandetik izango da berriro mendia. Hilaren 26an amaituko da itzulia, Parisen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.