Surfa

Gaur ere ezin izan dute Mundakako Munduko Txapelketa hasi, olaturik ez dagoelako

2008ko irailaren 30a
12:05
Entzun
Ez atzo eta ez gaur. Bi egunotan olaturik ez da izan Mundakan eta Sopelan (Bizkaia), eta ezin izan dute Mundakako WCT Munduko Surf Txapelketako azken-aurreko proba hasi. Atzo gaur goizeko zortzietarako deitu zituzten surflariak, baina ezin ekin lehiari baldintzarik ez zela-eta.

Urriaren 12ra bitartean aritzekoak dira, eta zortzi aldiz munduko txapeldun izandakoak -Kelly Slater estatubatuarrak-, aukera izango du marka historikoa jartzeko nazioarteko surf lehiaketetan; alegia, bederatzigarren txapela irabazteko. Orain 36 urte ditu, eta gaur egun ia garaiezina da; nahikoa du bederatzigarren egitea bederatzigarren txapela irabazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.